MUSIKEA

Jabier Muguruza izango da gaur Diman

Asier Abrisketa 2022ko api. 8a, 09:35

Familia guztiarentzako emonaldia eskainiko dau Jabier Muguruzak, Dodoa, Abaroan arrastiko 17:30ean.

Dodoa (Mara Mara, 2021) Muguruzaren haurrentzako bosgarren proiektu musikala da. Kasu honetan, Iñigo Astizen letrak erabili ditu, 2020ko Haurrentzako Literatura Sariduna dan kazetari eta idazlearenak.

Muguruza anaietako zaharrena haurrentzako musika sortzean egon da atzenaldian. Oker, txakurra da diskoaren ostean, jarraian argitaratu dau Dodoa, lankide gehienak errepikatuz. Hamar abesti dituan diskoan, Muguruzak Nieves Arillagagaz abestu eta akordeoia be joten dau. Mikel Aspiroz be badago tekladuan, Jean Marie Ecay gitarra elektrikoan eta Karlos Arancegi baterian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!