memoria historikoa

Dimako bonbardaketearen 85. urteurrena izango da bihar

Asier Abrisketa 2022ko api. 5a, 13:11

Faxistek bonbak bota ebezan orduan, 17:00etan, herriko eleiza eta ermita guztietako kanpaiak joko ditue urteurrena gogoratzeko.

Gerra Zibilaren testuinguruan, 1937ko aprilaren 6an hasi ziran hegazkin espainiar, alemaniar eta italiarrak Dima gainean bonbak botaten, arrastiko 17:00ak aldera. Urte bereko bagilaren 13ra arte, zazpi egun desbardinetan jaurti ebezan bonbak herrigunean, errepidean eta Oba auzoan.

Oin, 85. urteurrenean, Txumuluxueta Kultur Elkarteak gertaera horreek gogoratu gura izan dauz, memoria historikoa lantzeko ekimenaren bitartez. Urteurren egunean, aprilaren 6an, Dimako eleiza eta ermita guztietako kanpaiak ipiniko dabez martxan arrastiko 17:00etan: Parrokian, Piedadean, Santiagon, Biteriñon, Artaunen, Bikarregin, Bargondian, Oban, Baltzolan, San Migelen, Arostegietan, San Blasen, Indusin, Olazabalen, Lamindaon eta San Valentinen.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!