Eskupelotea

Emakume Master Cup Binakako Txapelketako txapeldunorde izan da Amaia Aldai

Asier Abrisketa 2022ko mar. 28a, 13:18

Andrea Capellanegaz batera jokatu dau finala, baina alde handiagaz izan dira garaituak, 3-22.

Domekan jokatu da, Irungo Uranzo Pelotalekuan Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketako finala. Gorriz jantzita jokatu dabe Amaia Aldaik eta Andrea Capellanek, eta urdinez, Enara Gaminde eta Olatz Arrizabalagak. Markagailuak, eta jokoak, bigarrenen alde egin dau, 3-22 amaitu da txapelketea, bete-betetako frontoian.

Urdinak hasikeratik aurreratu dira markagailuan, 0-6, Aldai eta Capellaneri aukera gitxi emonda. Lehen puntua galduta, eroso sentidu ez dan Aldaik bolea bat huts egin eta sakea berreskuratu dabe Gaminde eta Arrizabalagak. 2-11tik 2-20ra egin dau salto jokoak, partiduaren nondik-norakoa guztiz ebatzita gelditu da holan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!