Antzasti

'Etnokaierak' proiektua aurkeztuko da bihar Antzasti Museoan

Asier Abrisketa 2022ko martxoaren 25a

Eguerdian hasita Abel Ariznabarretak azalduko dauz ekimenaren emaitza diran hiru koadernuak. Bertsoak, musikea eta txakolinaz gozatzeko aukerea be egongo da Artauneko museoan.

Bihar, hilak 26, Etnokaierak proiektua aurkeztuko da Artaun auzoko Antzazti Museoan, 12:00etan. XIX. mendeko bizimodua, baserritar eta burgesena, erakusten dauan museoak euskeraz, gazteleraz eta ingelesez idatzitako hiru koadernu argitaratu dauz, bakotxak sei artikulo dituanak.

'Etxearen espazio soziala', 'Negu sasoia: lihoa eta artilea iruten, eta 'Denborari eta espazioari neurria hartzen' liburuxken aurkezpena Abel Ariznabarretak egingo dau. Horrezaz gain, Sebastian Lizaso egongo da bertsotan, Olatz Garcia abestuten eta Migel Salvadorrek joko da kitarrea. Lagun artean, txakoli kopa bategaz be ospatuko dabe jardunaldia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!