Zozketea

Garena jatetxeko Txakoli Egunerako lagun birentzako bazkaria zozketatuko dau BEGITUk

Asier Abrisketa 2022ko mar. 24a, 12:20

Aprilaren 2an izango da Lamindaoko jatetxean, 14:00etatik aurrera Txakoli Eguna. Bazkaria girotzeko Kittu Zornotzako taldea egongo da eta ostean Dj batek girotuko dau arrastia.

Michelin izar bat eta Repsol gidako Eguzki bat daukan Garenak Txakoli Eguna antolatu dau aprilaren 2rako. 14:00etatik aurrera bazkaria eta txakolina zerbitzauko da. Girotzeko, musika emonaldiak be egongo dira, Kittu taldea lehenengo eta Dj bat gero.

Joserra Calvo enologoa egongo da bertaratutakoakaz txakoliaren nondik-norakoen azalpenak emoten. Beste alde batetik, aurtengo enbajadorea Alicia Rueda diseinatzaile bilbotarra izango da.

Bazkariak 60 euroko prezioa dauka eta aforoa mugatua da. Izena emon gura dauanak, 94 631 72 15 telefonora deitu edo garena@garena.restaurant helbidera idatzi behar dau.

Lagun birentzako zozketan parte hartzeako, BEGITUren sare sozialetako batean artikulu honen argitalpena bilatu eta bertako komentarioetan Garena jatetxearen gaineko zeozer aitatu behar da (sukaldariak, txakolinen izenak…). Parte hartzeako atzen eguna martiaren 28a izango da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!