Eibarren jokatu zan domekan Elezkano-Zabaleta eta Laso-Imazen arteko partidua. 18-22 galdu eben Elezkano eta Zabaletak eta holan, finalerako sailkapena ebazteko kalkuluak guztiz nahastu dira, oin lau bikoteek izango dabez sailkatzeko aukerak, finalaurretako jardunaldi bakarra geratzen danean.
Elezkano eta Zabaletak, hurrengo partidua Iruñan jokatuko dabe, martiaren 19an, Irribarria eta Rezustaren kontra. Finalerako pasea lortzeako gitxienez 22-15 irabazi behar dabe, eta Laso-Imazek galtzea; edo 22-16 irabazi, eta Laso-Imazek hamasei tantura ez heltzea.