Literaturea

Iñaki Alegriak eta Joseba Sarrionandiak Galeanoren liburua aurkeztuko dabe Diman

Asier Abrisketa 2022ko martxoaren 9a

Eguen iluntzean, Eduardo Galeanoren Latinoamerikaren zain urratuak obra mitikoaren gainean egingo dabe berba Abaroa aretoan.

Iñaki Alegriak eta Joseba Sarrionandiak martiaren 10ean, 19:00etan, Latinoamerikaren zain urratuak liburua aurkeztuko dabe Dimako Abaroa aretoan. Aldez aurretik emon behar da izena, kultura.dima@bizkaia.org helbide elektronikora idatzita edo 685 759 997 telefonora deituta.

Iñaki Alegria da Eduardo Galeanoren 1971ko Las venas abiertas de America Latina liburua euskeratu dauan itzultzailea. Galeanok kolonialismoa aztertzen dauan liburua idatzi ebanetik, gauza asko aldatu badira be, Alegriaren ustez, asko dira bardinean manteniduten diran aztergaiak. Liburua “irakurri beharrekoa” dala defendatzen dau, egungo hainbat gai aurreratu ebazalako. 

Sarrionandiak barriz, ondo ezagutzen dau Latinoamerika. Martutene espetxetik Imanol kantariaren bozgorailu baten ostonduta igesi egin eta urte luzeetan bere paraderoa jakin barik, 2016an jakin zan Habanan (Kuba) eroiazala hainbat urte. Errepresino politikoagaitik igesiz Latinoamerikan bizi izandakoa da beraz idazlea, eta liburu honen gaineko bere eretxia interes handikoa da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!