Ikastaroa

Hitano ikastaroa antolatu dau Abizarie euskera alkarteak

Asier Abrisketa 2022ko otsailaren 23a

argazkia: ehu.eus

Gotzon Aurrekoetxeak gidatuko dauz martiako astelehetan eta aprileko lehen astelehenean Dimako eskolan emongo dira klaseak, 18:00etatik 19:00etara.

Dimako Abizarie Euskera Elkarteak antolatuta, hitanoa ikasi eta praktikan ipinteko aukerea egongo da hurrengo asteetan. Astelehenetan emongo dauz klaseak Gotzon Aurrekoetxea Euskal Filologian doktorea dan dimoztarrak. Martiaren 7, 14, 21 eta 28an, eta aprilaren 4an izango dira ordubeteko saioak, 18:00etan hasita eskolan. Izena emoteko atzen eguna zezeilaren 28a izango da, abizarie@gmail.com helbidean elektronikoan.

Antolatzaileek BEGITUri emondako azalpenetan adierazo dabenez, ikastaroak esperotakoa baino harrera hobea izan dau. Izan be, Arratia kanpoko jenteak be emon dau izena. Ia hogei persona apuntau dira momentuz, beraz, astelehenean batuko dira Abizarieko kideak jente kopurua mugatu edo saio gehiago antolatu behar diran ebazteko.

Klaseak jarraitu ahal izateko euskalduna izan behar dala azaldu bade antolatzaileek. Bertan, arau orokorrak ezetuteko teoria apur bat emongo da, baina praktikea izango da hitanoa ikasteko metodo nagusia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!