Pasau dan urtean frontoietan egindako lanagaitik ebatzi dau Deia egunkariak Pelotari Onenaren Gruas Ibarrondo saria Amaia Aldairi emotea. Pelotariarentzako Lau Terdiko Txapelketako garaipena da garrantzitsuena, baina ez da 2021ean lortutako bakarra. Plazandreak Txapelketan be urten zan garaile eta gainera, San Fermin eta San Mateo torneoetako finaletara heldu zan.
Holan, andrazko pelotari gazteen eredu dala dino Deiak. Baina 2021 urtea, gora-behera askokoa izan dala be azalduten dau. Izan be, pandemiaren ondorioek desmotibau egin eben Aldai. Egoera honetatik urteteko, entrenamentua izan zan indartuteko metodoa. Teknikea, fisikoa eta gogoak hobetuz egin eutsan aurre kaiola-txapelketeari, hortik aurrera denporaldi parebakoa jokatu dau dimoztarrak.
Hau ez da aurten Aldaik jasotako sari bakarra. Urtailean, El Correoren Kirolari Onenen Saria be jaso eban, pelota modalidadean Danel Elezkanogaz batera.