Eskupelotea

Eusko Label Txapelketako finalaurrekora sailkatu da Ainhoa Ruiz de Infante Kortazar

Asier Abrisketa 2022ko ots. 14a, 12:57

Oihana Orbego Iraetagaz batera, Ane Mendiburu Etxenike eta Irantzu Etxebeste Iantziren kontra 19-22 irabazi ostean lortu dabe finalaurrekorako pasea Labriten.

Ados Pilotak antolatu dau Eusko Label Binakako Txapelketa Nagusia, eskuzko andra pelotari profesionalen lehen klubak. Partiduetan, XX. mendeko erraketistei omenaldi modura, pelotariek amaren abizena daroe bizkarrean. Beraz Ainhoa Ruiz de Infante Kortazarrek eta bere bikotea dan Oihana Orbegozo Iraetak ostutako bikotea Kortazar-Iraeta da.

Honeek, zezeilaren 13an jokatu eben Iruñeako Labrit pelotalekuan, Ane Mendiburu Etxenike eta Irantzu Etxebeste Iantziren kontrako partidua. Alde txikiagaz irabazi eban Txumuluxuetako pelotariak azpeitiarragaz batera, 19-22.

Holan, zapatuan finalaurrekoa jokatuteko aukerea izango dabe Amurrion. Zezeilaren 19an, Kortazar eta Iraeta, Iera Agirre Iturriaga eta Uxue Oses Egañaren kontra neurtuko dira. Bertan ebatziko da finala jokatuteko aukerea nork irabazi dauan, txapelak Azpeitian banatuko dira, zezeilaren 27an.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!