Ilgoran Arratiako Andren Jabekuntza Eskolaren programazinoaren parte da Ahizpatasuna gure gorputzean. Nire buruaren eta taldearen zaintza tailerra. Lehen saioa zezeilaren 18an izango da, 18:00etatik 20:00etara. Bigarrena, hurrengo egunean 10:30etik 14:30era. Izena astebete lehenago emon behar da Mankomunidadean, Udaletxeetan edo webgunean.
Saioetan ahiztatasuna indartzea izango da helburua, ez ahiztatasun familiarra bakarrik, kontzeptu honek andren arteko alkartasuna gozpuztu gura dau. Ikastaroan zaintza, konfiantzea eta kohesinoa landuko dira. Andren arteko sareak ongizatea lortzeako estrategia moduan ikustarazoteko.
2021an lez, Edurne Epelde Pagolak gidatuko dau saioa. Epelde kazetaria da, Bilgune Feministako kidea eta Gure genealogia feminista liburuko hiru sortzaileetako bat, Miren Aranguren eta Iratxe Retolazagaz batera. 2015eko liburu honek, orduko Euskal Herriko Mobimentu Feministearen azterketa eta kronika sakona egiten dau, halanda be, atzen urteetan asko garatu dan mobimentua dogu, aldakorra dana.