Eskupelotea

Hasi dau Amaia Aldaik Emakume Master Cup Binakako Txapelketea

Asier Abrisketa 2022ko ots. 7a, 11:40

Astegoien honetan hasi da, Eibarren, andrazkoen eskupelota txapelketea. Andrea Capellanegaz batera jokatzen dau, baina lehen partidua 22-16 galdu dabe Arrizabalaga eta Gaminderen kontra.

Eibarreko Astelena pelotalekuan emon jako hasikerea aurtengo Binakako Master Cup Txapelketeari. Sei bikotek hartuko dabe parte. A taldean Olatz Arrizabalaga-Enara Gaminde, Amaia Aldai-Andrea Capellan eta Miriam Arraiza-Itxaso Erasun dagoz. B taldean barriz, Leire Garai-Miriam Arrillaga, Madalen Etxegarai-Uxue Oses eta Maddi Barrokal-Nora Mendizabal.

Pelotari dimoztarrak ez dau ondo hasi txapelketea, izan be, Arrizabalaga eta Garminde nagusitu ziran, 22-16 atzo jokatutako partiduan. Halanda be, Aldaik BEGITUri adierazo deutsonez, sentsazino onakaz urten ziran, "zorte txarra izan dogu". Aurrelarien arteko lehia bizia gozatu eben gerturatu ziranak, jokalarientzako barriz "partidu gogorra" izan zan.

Ligaxkako hurrengo partidua Miriam Arraiza eta Itxaso Erasunen kontrakoa izango da, Asteasun, martiaren 5ean. Lan ona egin ezkero, martiaren 13an jokatuko dabez finalerdak Lezon eta gero, finala Irunen, 27an.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!