eskupelotea

El Correoren Kirolari Onenen Saria jaso dabe Amaia Aldaik eta Danel Elezkanok

Asier Abrisketa 2022ko urtarrilaren 26a

Pelota modalidadean, Dimakoak izan dira "zailtasunez betetako urtean onenak" izateagaitik sarituak, izan be, txapel preziaduak ekarri dabez Bizkaira 2021ean.

Atzo, hilak 25, banatu ebazan El Correo egunkariak 2021eko Kirolari Onenen Sariak, Bilboko BBK Salan. Bertan batu ziran antolatzaileakaz 19 kirolari bizkaitar eta klubetako kideak. Taulara igoten lehenengoak izan zira Amaia Aldai eta Danel Elezkano pelotariak, Juan Pablo Martin kirol-kazetariaren eskutik jaso ebezan sariak.

Eskupelotako txapel preziaduenetarikoak Bizkaira ekartearren jaso ebezan sariak. Elezkanok Binakako Txapelketea irabaztearren eta Aldaik andrazkoen "pelotaririk nabarmenena" izatearren, Plazandreak eta Master Cup txapelketak irabazi eta San Fermin zein San Mateo txapelketetako finaletara heldu zalako, besteak beste.

Beste kirol modalidadeetako kirolari bizkaitarrek be lortu ebezan sariak. Adibidez, Jon Rahm golf jokalariak, Sandra Sevillano Ultra Trail korrikalariak, andrazkoen Lointek Gernika saskibaloi-taldeak eta Athleticek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!