azkolaritza

Bizkaiko banakako txapelduna da Aitzol Atutxa

Asier Abrisketa 2021ko abe. 27a, 12:25
argazkia: egursport.com

Abenduaren 24an jokatu zan, Zorrotzako frontoian, Bizkaiko Banakako Aizkora Txapelketea. Estu-estu, baina Atutxa dimoztarra izendatu zan txapeldun, zortzi segundoko aldeagaz.

Aitzol Atutxa eta Xabier Gartzia “Utxu” arratiarrakaz batera lehiatu ziran barikuan Julen Larrea, Hodei Ezpeleta, David Naredo eta  Ioritz Gisasola “Zelai IV”. Lau kanaerdiko (54 ontza), 60 ontzako enbor bi eta oinbiko bi (72 ontza) zatitu behar izan ebezan aizkolariek.

Atutxa, Larrea eta Ezpeletaren arteko lehia izan zan azpimarratzekoa, izan be, gitxitan ikusten dira azkolariak alde hain estuagaz. Hiru aizkolariek amaitu eben probea bederatzi segundoko aldeagaz: Atutxa, 27 minutu eta 05 segundo; Larrea,  27 minutu eta 13,19 segundo; eta Ezpeleta, 27 minutu eta 13,67 segundo.

Honeen ostetik amaitu eben Naredok (28 minutu eta 37 segundo), Zelai IVk (35 minutu eta 47 segundo) eta Utxuk (40 minutu eta 17 segundo).

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!