Eskupelotea

Emakume Master Cupa irabazi dau Amaia Aldaik

Asier Abrisketa 2021ko abe. 20a, 12:15

Atzo Mungian Miriam Arrillagari 22-14 irabazita jantzi dau lau eta erdiko txapela pelotari dimoztarrak.

Gustukoen dauan modalidadean, kaiolan irabazi dau Aldaik bere lehenengo Master Cup txapela. Frontoia beteta irabazi eban Arrillagaren kontrako partidua, 600 ikusle eta zale batzuk frontoian sartu ezinik, edukiera bete zalako.

Jokoa bardinduta hasi zan baina, 4-4an aginagarrak huts egin eta orduan hasi zan Aldai nagusitzen. Partidu erdira arte jokalari biek izan ebezan aurrea hartzeako aukerak, alde txikia atera eban Aldaik. Baina 12-14tik aurrera, dimoztarraren tantuak bata bestearen ostetik heldu dira.

Urteko bakarkako txapelketa garrantzitsuena izan da hau, Plazandreak txapelketan bere balioa erakutsi ostean, pelotari onenen artean kokatzeko bidean da dimoztarra.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!