trinketea

Ekhi Ziarrustak irabazi dau binakako esku huska finala

Asier Abrisketa 2021ko abe. 14a, 12:46

Inhar Ugartegaz batera, 40-32 irabazi eban Iparraldeko Trinketeko Txapelketako 1. mailako finala Senperen.

David Barreneche eta Andoni Larrek osotutako bikotea, 'Zaharrer segi', izan eben aurkari domeka arrastian jokatutako finalean. Ziarrusta eta Ugarte 'Endaiarrak' izenagaz aurkeztu ziran barriz.

Partiduan, hasi orduko hartu eben aurrea Ziarrusta eta Ugartek, hasieran tantu gitxiko aldeagaz baina partiduaren erdirantza hurbiltzerakoan igarri zan nagusitasuna. Hiruzpalau puntuko aldeagaz hasita, hamar tantu inguruko aldeagaz mantendu ziran momentu gehienetan.

Endaiarrak bikoteak 30 tantuak lortu ebazanean, Barreneche eta Larrek tantuen aldea gitxitzea lortu eben, baina ez zan parekatzeko nahikoa izan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!