herri kirolak

Txapel bi lortu ditu Tubik astegoienean

Asier Abrisketa 2021ko abe. 13a, 16:07

Euskadiko txapela eta Bizkaikoa jantzi ebazan Tubik lasto botatean, abenduaren 11n Urdulizen eta 12an, Arratzun.

Euskadiko Txapelketan, 6,10 metrotan ipinitako listoia pasau eban; bigarren Beñat Obieta izan zan (5,50 m) eta hirugarren Juan Carlos Lopez (5,30 m). Dimako Jon Loiolak eta Igorreko Bernardo Ureta "Urpe"k be hartu eben parte proban, seigarren eta zortzigarren postuak lortu ebezan hurrenez-hurren.

Bizkaiko Txapelketan barriz 5 metro eta 90 cm-ko markaraino altxau eban 12 kiloko fardoa. Bigarren, Beñat Obieta Arratzukoa izan zan (5,50 m) eta hirugarren Ondarroako Mikel Agirre, (5,30 m). Jon Loiola izan zan laugarrena.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!