Sokatirea

Bizkaiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketearen lehen jardunaldia jokatuko da Diman

Asier Abrisketa 2021ko abe. 1a, 15:40
argazkia: Erran.eus

Andrazkoen eta gizonezkoen taldeak egongo dira sokatik tiraka zapatu arrastian, abenduak 4, 17:00etan frontoian.

Hiru jardunaldi izango dauz Bizkaiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketeak, bata Diman, hurrengoa Leioan eta azkenengoa Abadiñon. Zortzi talde bilduko ditu txapelketeak, kategoria bitan. Andrazkoen 520 kilokoko hiru taldeak alde batetik; Gaztedi, Abadiño A eta Abadiño B eta gizonezkoen 640 kiloko bost talde bestetik; Goiherri, Gaztedi, Murueta, Abadiño A eta Abadiño B.

Dimako frontoia 15:00etan beteko da tiratzaileakaz, izan be, hori izango da taldeak pisatzeko momentua. Ordu biren ostean eta ikusleak frontoian, hasiko dira taldeak goma gainean bata besteari aurre egiten.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!