Lana

Hilaren 26an amaituko da Dimako peoi lan-boltsan izena emoteko aukerea

Asier Abrisketa 2021ko aza. 23a, 12:26

Sarrera libreko lehiaketa-oposizino bidez egingo da lanposturako hautaketea. Urtean 20.245,68 euroko oinarrizko soldatea opatzen da eta beharrezkoa da euskera maila ona izatea.

Lehiaketa fasean enplegua, familiaren egoerea eta esperientzia izango dira kontuan. Batetik, langabezian urte batez egotea izango da puntuagarriena. Bestetik, seme-alaba kopurua eta Diman bertan edo hurbil biziteak emongo dauz puntuak. Antzeko lanetan aurretiazko esperientzia izateak be emongo dau puntu gehiago lortzeako aukerea.

Oposizino fasean barriz, 15 puntu lortu ahalko dira gehienez proba teoriko-praktikoetan. Adibidez desbrozadora, motozerra eta antzeko makinen erabilerea, atoiagaz maniobrak, lan bertikalak eta arketak eraikitzen jakitea balorauko da probetan.

Informazino zehatza Dimako Udalaren webgunean topau daiteke, izen-emotea be, webgunean bertan edo udaletxean egin ahal da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!