aizkolaritza

Laugarren izan da Aitzol Atutxa Aizkolari Txapelketa Nagusian

Asier Abrisketa 2021ko aza. 22a, 12:35

44 minutu eta 32 segundo behar izan ebazan Atutxak probea amaitzeko. Iker Vicente izan zan lehenengoa, Atutxa baino ia bost minutu arinagoa izan da nafarra. Andren probea barriz Karmele Gisasolak, Zelai III, irabazi eban.

Domeka eguerdian, Bilbao Arenan jokatu zan Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko finala. Sei gizon eta hiru andra batu ziran aizkolari arinenaren txapela lortzeako. Vicentek egin eban lan onena, izan be, faboritoa zan baina uste baino errazago egin eban probea. Hamabi enborrak 39 minutu eta 37 segundotan zatitu ebazan, bigarren izan zan Larrañagagaz minutu biko aldea lortuta.

Holan gelditu zan sailkapen orokorra: Iker Vicente 39:37, Mikel Larrañaga 41:57, Eneko Otaño 43:14, Aitzol Atutxa 44:32, Julen Alberdi - Txikia IV 45:53 eta Jon Irazu 54:15.

Andren kasuan, Zelai III nagusitu zan Bilbao Arenan lau enborrak 11 minutu eta 48 segundotan zatituta. Atzetik, Uxue Ansorregik 13 minutu eta 2 segundotan amaitu eban, Maika Ariztegik ostera 15 minutu eta 25 segundo behar izan ebazan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!