Aizkolaritza

Aizkolari Txapelketa Nagusia jokatuko da domekan Bilbao Arenan

Asier Abrisketa 2021ko aza. 19a, 11:11

Azkolarien artean egongo da Aitzol Atutxa dimoztarra hilaren 21ean 12:00etan. BEGITUk sei sarrera zozketauko dauz sare sozialetan, binaka.

Aitzol Atutxa finalerako sailkatu zan Zestoako sailkapen saioan eta honeek dira dimoztarragaz batera egongo diran azkolariak: Mikel Larrañaga, Eneko Otaño, Iker Vicente, Julen Alberdi eta Jon Irazu.

Egun berean, andren finala be jokatuko da Bilbao Arenan. Karmele Gisasola, Maika Ariztegi eta Uxue Ansorregi izango dira protagonistak.

Zozketea

Bi sarrera irabazteko Twitter, Facebook eta Instagram kontuetan, publikazino honeri erantzun behar jako, "Aizkolaritza" berbeagaz batera lagun bat aitatuta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!