Aniztasunaren aldeko karabana

Nazionalidade desbardinetako ohitura eta kulturak batuko ditue Diman zapatuan

Asier Abrisketa 2021ko aza. 18a, 12:59

Mugarik Gabeko Emigratuak alkarteak antolatu dau Euskadiko aniztasunaren aldeko karabanea, besteak beste Dima Harrera Herriaren laguntzeagaz. Munduko jantzak, jana, eskulanak eta musikea erakutsiko dabez emigraduek, gune desbardinetan.

Hilaren 20an, 12:30ean hasiko da topaketa internazionala Diman. Lehenengo Andeetako jantzen erakusketea egongo da, hain zuzen be, Bolivia, Ecuador eta Peruko jantzariakaz.

13:30ean amaituko dira jantzak, jarraian nazionalidade desbardinetako pintxo dastaketea eta haurrentzako eskulan tailerra hasiko dira. Biak amaituko dira 15:30ean

Honeen aurretik, 13:00etan beste hiru aukera egongo dira: umeentzako musika tailerra, Ondo sentidu barrearen bitartez tailerra eta trentza afrikarrak egiteko aukerea. Honeek be, 15:30ean amaituko dira.

14:00etan barriz, giza liburutegia zabalduko da, formakuntzarako balioko dauan txokoa, 15:30ak arte. Amaiera ekitaldia batukada soinu artean egingo da herritik, 14:45ean hasi eta 15:30ean amaituko da musikea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!