Txumuluxueta

Eskupelotean inguruko mahai-ingurua antolatu da Diman

Asier Abrisketa 2021ko aza. 16a, 11:33
Joseba Urkiola kazetaria.

Hilaren 18an, eguena, eskolako kamaran batuko dira Dimako eta konbidautako pelotan adituak 18:30ean. Konbidauen artean Joseba Urkiola kazetaria eta Abel Barriola, Iera Agirre eta Joseba Ezkurdia pelotariak egongo dira.

Txumuluxueta Pelota Klubak 25 urte bete dauz aurten, ospatuteko hainbeste ekintza antolatu ditue urtean zehar. Hurrengo ekimenean torneo eta partidurik ez da egongo, baina mahai-ingurua antolatu dabe, pelotearen inguruan hasnartuteko. Gaur, hilak 16, da 688 653 473 telefonoan izena emoteko azkenengo eguna.

Alkarrizketarako, pelotearen munduko hainbat erreferente konbidau ditue, etxekoak eta kanpokoak. Dimako delegazinoa osotuko dabe Ekhi Ziarrusta entrenatzaile eta trinketistak, Ainhoa Ruiz de Infante entrenatzaile eta pelotariak eta Danel Elezkano pelotariak. Kanpotik be izen entzutetsuak hurreratuko dira Dimara: Joseba Urkiola kirol kazetariagaz batera Abel Barriola, Iera Agirre eta Joseba Ezkurdia pelotariak.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!