Ibon Iza eta Xabier Etxebarria bertsolariak, Bihotz Gorospe kantaria, Dimako korua eta EALEko jantzariak izango dira besteak beste konbidautako artistak. Ikuskizunak amaitu ostean zerbitzauko da txokolate beroa ikusleen artean. Sarrerak euro bitan dagoz salgai, 0 filako txartelak be erosi daitekez.
Tartean, antzerkiaren aurretik zozketa bat be egingo da, hainbat sari egongo dira: astegoieneko lau menu Baltzola jatetxean, gosari bi Axlor tabernan, menu bi Hermo jatetxean, erosketa bonua Eroskin, otzara bete produktu okindegian, Garena jatetxeko txakolin eta orio kutxa bat eta Antzasti museorako sei sarrera zozketatuko dira besteak beste.
Pobreen Eguneko V. Jaialdia
Arratiako Caritasek ospatzen dauan bosgarren jaialdia da aurtengoa. Lehenengo hiru urteetan Igorren ospatu zan, gero Zeanurin eta oin, Diman. Igaz 9.000 euro batu ziran, Areatzan eta Bedian dagozan atzerriko gazte ez lagunduen egoitzak lagunduteko. Aurten batzean dan dirua, Bilboko Errekaldeko Elurra programeari lagunduteko izango da.