aizkolaritza

Aizkolari Txapelketa Nagusiko finalerako sailkatu da Aitzol Atutxa

Asier Abrisketa 2021ko aza. 2a, 17:10

Pasau dan zapatuan jokatu zan Zestoan Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko finalerako pasea lortzeako sailkapen saioa. Hamahiru azkolarik hartu eben parte gizonezkoetan eta seik lortu eben finalerako txartela, tartean Aitzol Atutxak. 19 minutu eta 16 segundo behar izan zituan probea amaitzeko.

Hilaren 21ean, Bilbao Arenan jokatuko da finala. Honeek dira dimoztarragaz batera egongo diran aizkolariak: Mikel Larrañaga (16'44''), Eneko Otaño (17'57''), Iker Vicente (18'11''), Julen Alberdi (19'25'') eta Jon Irazu (20'03'').

Azkolariek egin behar izan eben lana hauxe izan zan: oinbiko bi, 60 ontzako bi eta kanaerdiko bi ebagi.

Andrazkoetan hiru azkolarik joktuko dabe Bilbao Arenako finala: Karmele Gisasolak (9'05''), Maika Ariztegik (9'08'') eta Uxue Ansorregik (9'11''), hain zuzen be.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!