Eskupelotea

Urrekoatxa eta Garaioko taldeak lehiatuko dira Dimeko VII. Udagoieneko Txapelketan

Asier Abrisketa 2021ko aza. 2a, 12:02

Barikuan, zemendiaren 5ean jokatuko da txapelketearen azkenengo saioa. Hiru partidu egongo dira 19:00etatik aurrera.

Garaiokoak oin dala bi aste lortu eben finalerako pasea, Kobasoren kontrako hiru partiduak irabazita. Urrekoatxakoak barriz azken barikuan lortu dabe finalera sartzea, honeek be hiru partiduak irabazi ebezan Larraunganen kontra.

Lehenengoak izan ziran kadeteak binaka. Partidu gogorra jokatu eben, Sopelako Ramirezek gidatu eban jokoa hasikera-hasikeratik eta 22-14 amaitu zan partidua. Gero, Amaia Alday eta Naroa Agirreren arteko aurrez aurrekoa heldu zan. Dimoztarra nagusitu zan, Agirreri jokaldi gitxi emonda, 22-04 amaitu zan lehia. 

Finalera heltzeako puntu baik lortuta euki arren, azkenengo partidua izan zan biziena, 22-21 amaitu eben nagusiak, binaka eta barruan. Ez jakien erraza egin bosgarren markaren barruan mantentzea eta huts asko egin ebezan baina, kalidadezko jokaldiak be ikusi ebezan ikusleek.

Holan, finalean dagoz Garaioko Elorz, Olazabalaga, Etxegarai, Rekalde eta Morgaetxebarria. Urrekoatxan partetik egongo dira Ramirez, Alvarez, Alday, Aurrekoetxea eta Lazkano.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!