eskupelotea

Urrekoatxa eta Larraunganeko taldeak lehiatuko dira barikuan Dimeko VII. Udagoieneko Txapelketan

Asier Abrisketa 2021ko urr. 28a, 13:19

Garaiokoak 3-0 irabazi eben atzen asteko finalaurrekoan.

Hilaren 29an, 19:00etan hasiko da Dimeko VII. Udagoieneko Txapelketearen bigarren finalaurreko saioa. Urrekoatxa eta Larraungan arteko hiru partidu jokatuko dira Dimako frontoian.

Lehenengo, binaka ibiliko dira kadeteak. Ramirez eta Alvarez, Rekalde II eta Egiliorren aurka. Honeen ostean, lau t'erdian jokatuko dira andrak, Alday Agirreren kontra. Talde arteko atzen partidua nagusien artekoa izango da, barruan eta binaka lehiatuko dira Aurrekoetxea eta Lazkano, Urigoitia eta Kortazarren kontra.

Hurrengo barikuan izango da finala, Garaioko taldea eta aste honetan irabazten dauanaren artekoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!