aizkolaritza

Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusirako kanporaketea jokatuko dau zapatuan Aitzol Atutxak

Asier Abrisketa 2021ko urr. 26a, 16:40

Zestoako Kiroldegian jokatuko da finalerako pasea lortzeako sailkapen saioa, hamahiru aizkolaritik seik egin ahal izango dabe aurrera. Andren kasuan, bostetik hiru pasauko dira baina hiru bakarrik egongo dira Zestoan.

Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko finalerako sailkatuteko kanporaketak hilaren 30ean, zapatua, arrastiko 18:00etan jokatuko dira Zestoan. Hamahiru gizon eta sei andra batuko dira finalerako lehian, Atuxa II.a tartean.

Gizonen kasuan sei enbor zatitu beharko ditue: oinbiko bi (53,1 cm-ko diametroa), 60 ontzako bi (44,3 cm) eta kanaerdiko bi (39,8 cm). Aizkolariak Iker Vicente, Mikel Larrañaga, Eneko Otaño, Yon Irazu, Julen Alberdi (Txikia IV), Aitzol Atutxa (Atutxa II), Jon Rekondo, Ugaitz Mugertza, Jexux Mujika, Julen Larrea (Larrea III), Arkaitz Jauregi, Iñaki Azurmendi eta Eloy Corchero dira, seik lortuko dabe finalera heltzea.

Andrek barriz, bakotxak 36 zentimetroko diametroa daukien lau enborri egin beharko deutsee aurre. Karmele Gisasola (Zelai III), Garazi Arruti eta Uxue Ansorregi izango dira Zestoan lehiatuko diranak, izan be, beste biak, Maika Ariztegi eta Beatriz Tancok, oin dala aste bi Araian ebatzi ebezan denporak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!