osasuna

Baltzolako kobak zarratuta Q sukarragaitiko arrisku biologikoa dagoalako

Erredakzinoa 2021ko urr. 21a, 09:54

Ganzabal Mendi Taldeak, besteak beste, argitara emon dau bere sare sozialetan,

Osakidetzak, Baltzolako kobetan Q sukarragaitiko arrisku biologikoa dagoan informazinoa zabalduteko eskatu deutsela, eskalatzaile eta bisitarien artean kutsadurarik egon ez daiten.

Ez da lehenengo aldia Baltzolako kobetan egondakoen artean Q sukarraren (Coxiella burnetii bakterioak eragindako gaixotasuna) hainbat kasuren barri izan danik. Pasau dan neguan eta Aste Santuan be kasuak agertu ziran. Q sukarra animalien bidez transmitiduten dan gaixotasuna da; besteak beste, ahuntzek, ardiek eta behiek transmitiduten dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!