Eskupelotea

Hilaren 22an hasiko da Dimeko VII. Udagoieneko Txapelketea

Asier Abrisketa 2021ko urr. 19a, 12:07

Hurrengo hiru barikuetan jokatuko dira partiduak, aurtengo berezitasuna, taldekako txapelketea izango dala da. Pelota lehiaketeagaz batera errifak, jana eta edana be egongo dirala dinoe Txumuluxueta alkartekoek.

Urri bigarrenaren 22an, 19:00etan emongo jako hasikerea txapelketeari. Garaio eta Kobaso taldeen arteko aurrez-aurrekoa izango da lehenengo partidua.

Gero, beste hiru partidu jokatuko dira. Kadeteak hasiko dira binaka, Elorz eta Olazabalaga, Oregi eta Diazen aurka. Gero, lau t'erdian ibiliko dira andrak, Etxegarairen aurkaria izango da Ruiz de Infante eta amaitzeko, nagusiak binaka jokatuko dabe barruan: Rekalde eta Morgaetxebarria, Karregal eta Emaldiren kontra.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!