protestea

Lehen Hezkuntzan maskarearen derrigorrezko erabilerearen aurkako alkarretaratzea egingo da gaur Diman

Asier Abrisketa 2021ko urr. 18a, 11:16

"Haurrak ere bai" familia sareak egin dau eskoletan eserialdiak egiteko deialdia. Diman Lehen Hezkuntzako umeak eskolatik urtetean egingo da konzentrazinoa, 16:30ean.

"Planto! Haurrak SOS" lemapean egingo dabe protestea hainbat gurasok gaur arrastian. Hamar minutuko eserialdia egingo dabe hainbat ikastetxetan, Dimakoa tartean. Protesta hau COVID-19aren aurkako azken hezkuntza protokoloaren kontrakoa da, izan be, 6 eta 12 urte arteko umeek mosukoa momentu guztietan erabiltera derrigortzen ditu, jolastoki eta hezkuntza fisikoan be. Antolatzaileek ez dabe neurri hau ulertzen, kaleko neurriak ia guztiz desagertu diranean, ez dabe ulertzen eskolan holan jarraitu beharra.

Bizitza Arratia taldeak deialdiagaz bat egin eta "gurasoak, hezkuntzako profesionalak eta herritarrak" animau dauz eserialdian parte hartzera. Hala azaldu dabe BEGITUri bialdutako komunikaduan: "Umeak barriz be kriminalizauak izaten dabizela uste dabe familia sarekoek, eta umeen garapenari jagokien beharrak kontuan hartu barik hartzean dira ebatziak. Honegaz amaitu beharra daukagu eta planto egiteko sasoia da."

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!