Literaturea

'Otsoa-lobo' liburua aurkeztuko dau Endika Lahainek Diman

Asier Abrisketa 2021ko urr. 15a, 11:41

Gaur, 19:00etan izango da literatura aurkezpen rapeatua Abaroa espazioan. Aforoa bermatzeko izena emon behar da, emailez kultura.dima@bizkaia.org-en edo 685 759 997 telefonoan.

Lobo (otsoa) olerkiak biltzean dauzan liburua da, Endika Lahainek idatzia eta Taupaka Elkarteak argitaratua. Liburua lau ataletan dago antolatuta. Lehenengoa Otso bakartia eta bere kumea manga obran inspirauta dago.

Bigarren atalak Ramun Barearen El otro es nosotros antzezlanaren testu batzuk biltzean dauz. Hirugarren atalean barriz, Jose Garran margolariak egindako olerkiak jasoten ditu, materia, guda, egitea, desegitea eta abar lantzean dira bertan. 

Laugarren eta azkenengo atala da Lahainerentzako personalena, izan be, idazlearentzat azken urteotan garrantzitsuak izan diran olerkien bildumea da: jaiotzak, agurrak, dudak, biziraupena…

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!