Bigarren izan zan Aitzol Atutxa Bizkaiko Binakako Aizkora Txapelketan

Asier Abrisketa 2021ko urr. 5a, 12:46
argazkia: Bizkaiko Herri Kirola Federazioa

Inhar Urruzunogaz batera ibili zan Atutxa domekan Sestaon jokatu zan lehiaketan.

16 minutu eta 16 segundo behar izan ebezan Atutxak eta Urruzunok 54 hazbeteko sei enbor eta 60 hazbeteko beste bi zatitzeko. Lehenengoak izan ziran Larrea aita-semeak, 15 minutu eta 50 segundotan bete eben probea.

Taldekako harrizulatze proba be jokatu zan Sestaon hilaren 3an, Burdin Gazteak irabazi eben probea 11 zulo eginda.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!