Amaia Aldaik ez eban lortu Errioxako San Mateo Txapelketea irabaztea

Asier Abrisketa 2021eko irailaren 27a

Olatz Arrizabalaga eta Naroa Agirre 13-22 nagusitu jakien Amaia Aldai eta Andrea Capellan-eri urri lehenengoaren 25ean, Logroñoko Adarraga pelotalekuan jokatu zan finalean.

Amaierako markagailuak (13-22) aldea erakutsi arren, partidu orekatua izan zan. Izan be, bardinketa asko egon ziran, batez be lehengo zatian. Amaia Aldaik hartu eban partiduaren pisua gorriei jagokienean. Partidua bardinduta egon zan hamaikako bardinketara arte.

Hortik aurrera aldatu zan binakakoa. Aurreko koadroetan lehia ikusgarria egon arren, dimoztarraren eta Olatz Arrizabalaga, Emakume Master Cup Txapelketan palmaresik handiena daukan pelotariaren artean, Arrizabalaga nagusitu zan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!