Andren ekoizpena bistaratuteko merkadua egingo da Diman

Asier Abrisketa 2021ko ira. 24a, 11:45

Arratiako Udalen Mankomunitateko Bardintasun Zerbitzuak, arlo ekonomikoan, gizon eta andren artean dagoan arrakala txikitzeko, andra sortzaile eta ekintzaileen azokea antolatu dau Diman. "Andrak plazara(tu)" izenpean, hilaren 26an egingo da merkadua.

Merkadu honetan, lehen sektoreko eta artisautzako produktuak edo-eta Arratia eta inguruko andren edozein motatako negozioak erakusteko 15 mahai ipiniko ditu Arratiako Udalen Mankomunitateak. Azokea, modu ibiltarian, Arratiako herrietatik zehar, urtero egiteko asmoa dago.

Andrek euren produktuak edo jarduna ipiniko dabe ikusgai edo-eta salgai azokan. Eskaintza ugaria da: zidarrezko bitxiak, frutak eta barazkiak, gozoak, ogia, euskal pastela, artelan grafikoa, umeentzako erropak, euskal jantziak, narruzko produktuak eta janari marokiarra, besteak beste.

Gurutze Etxebarria Dimako abeslariak Inbigu Gipsy Jazz taldeagaz girotuko dau azokea zuzenean musikea ipiniz. Bihotz Gorospe bakarlariak be emongo dau kontzertua Abaroa aretoan. Eguraldi ona bada, azokea Dimako plazan izango da; ezpabere frontoi txikian egitea da asmoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!