Txumuluxueta Pelota Klubaren 25. urteurrena ospatuko da barikuan

Asier Abrisketa 2021ko ira. 21a, 12:31

Dimako pelotari taldeak 25 urte bete dauzala eta, ekitaldi oparoa prestatu dabe urri lehenengoaren 24rako. Entrenatzaile ohien pelota desafioa eta herritarrentzako afaria egongo dira, besteak beste, 19:30etik aurrera.

1996 urtean jaio zan Txumuluxueta Pelota Kluba Diman. Ordutik herriko pelotariak batu eta antolatzen dabez eta, Arratiako pelotarien ardatz garrantzitsuenetako bat bihurtu da kluba. Aurten beteko ditue 25 urte Euskal Herriko frontoietan lehiatuten, eta hilaren 24an ospatuko dabe urteurrena. 

Ekitaldia Dimako frontoi txikian ospatuko da. 19:30ean izango da aurkezpena eta jarraian, 20:00etan hasiko da pelota partidua. Bikotekako lehia jokatuko da plaza alboko frontoian, Txumuluxuetako entrenatzaile ohien artekoa, Iker Etxebarria-Iñigo Atutxa eta Joseba Etxebarria-Xabier Atutxa. 

20:30ean urdaia banatuko dabe antolatzaileek. Bitartean bertsoak, zozketea, musikea eta giro ona prometidu dabez Txumuluxuetakoak. Beste alde batetik, kamiseta eta jertseak be egin dabez urteurrena ospatuteko eta honeek eskatuteko aukerea egongo da barikuan.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!