Danel Elezkanok ez dau lortu Masters CaixaBankeko txapela

Asier Abrisketa 2021ko ira. 20a, 11:36

Jon Mariezkurrenagaz batera heldu zan dimoztarra atzo Gasteizen jokatu zan finalera. Baina Aimar Olaizola eta Jose Javier Zabaletak lortu eben garaipena. 22-10 irabazi eben gorriek, Olaizola II.ak erretiroa iragarri dauan aste berean.

Olaizola II eta Zabaleta izan ziran jokoaren jaube, hasikeratik amaierara. Eurak aukeratutako pelotakaz hasi zan partidua eta lehenengo bost tantuak lortu ebezan. Gero erreakzionau eben Elezkano II eta Mariezkurrena IIak, 6-6 ipini zan partidua orduan, binakako final parekatu bat izango zala pentsau eben ikusleek. Halanda be, gorriak izan ziran nagusi eta 22-10 amaitu zan Masters CaixaBank Binakako Txapelketearen finala.

Markagailua: 5-0, 5-3, 6-3, 6-6, 13-6, 13-7, 15-7, 15-9, 17-9, 17-10 eta 22-10.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!