Xabier Rekalde 22-21 galduta, ez da VI. Master Kaiolako finalean egongo

Erredakzinoa 2021ko ira. 13a, 10:33

Xabier Rekalde dimoztarra ikusteko aukerea izan zan hilaren 11n Zornotzan. Txumuluxuetakoa zan txapelketan gelditzen zan arratiar bakarra eta 22-21 galdu eban Igotz Bilbaoren kontra. 

Partidu hasikera bikaina egin eban dimoztarrak, bikaintasunetik hur jokatuz, Bilbao guztiz desaktibau eta partiduan sartzeako aukerak askoz murriztuz, 1-12 aurretik hasi zan Rekalde, jokoan nagusitasuna erakutsiz. 2-13tik 8-13ra hurreratu zan Igotz Bilbao, Rekalderen akats batzuei esker. Bilbao jokoan sartu zan apurka-apurka bere lekua bilatuz, bera be pelotea mobidutera pasauz. Rekaldek lortu eban Bilbaoren tantu etorria gelditutea baina gixi iraun eutsan, segiduan hartu eban-eta sakea barriro urduliztarrak eta 12-14 hurreratu zan, partidua aldatuz.

Norgehiagokearen bigarren zatia guztiz desbardina izan zan. Rekalde 14-18 aurretik joan arren partidua bero-bero egoan. Rekalde aurretik izan arren ez eban jakin bere onena emoten eta akatsen ondorioz 20-19 aurrerratu zan Bilbao, partidu amaierea emozinoz betez. Hogeinako bardinketa tantua Rekalderen erremate dotore bat izan zan, 20-21a Rekalderen sakea Bilbaok ezin izan eban erantzun. Azken tantua izan ahal zana Rekalderen beste huts bat bilakatu zan, partidua 21-21 ipiniz eta sakea Bilbaok. Atzen tantuan Rekaldek beste akats bat egin eban. 22-21 partidu amaieran eta Txumuluxetakoa finaletik kanpo gelditu zan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!