Ekhi Ziarrustak ezin izan eban Trophee Lauak Sport finala irabazi

Erredakzinoa 2021ko ira. 13a, 10:30

Txumuluxuetakoak Berria Open eta Kanboko trinkete torneoetan txapela bereganatu ostean, urri lehenengoaren 10ean, Hazparnen jokatutako Trophee Lauak Sport Txapelketan ezin izan eban txapela Dimara eroan.

Ducassougaz batera jokatu eban Ospital eta Guichandut-en kontra eta 40-27 galdu eben. “Aurkariek ez dabe zulorik itxi, eta nik nirea emon arren gaur ezin izan da txapela lortu” adierazo eutsan Ziarrustak BEGITUri partidua amaitu ostean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!