Amaia Aldai-Andrea Capellan bikotea San Mateo Txapelketako finalerako sailkatu da

Erredakzinoa 2021ko ira. 13a, 10:26

Urri lehenengoaren 12an sailkatu ziran, Miren Larrarte eta Nora Mendizabaleri, Baños de Rio Tobiako plazako frontoian 22-13 irabazi ostean. Hilaren 25ean jokatuko dabe finala Logroñoko Adarraga pelotalekuan, hilaren 15ean, Najeran finalerako sailkatzen dan bikotearen kontra.

Finalerako pasea lortzeako partidua nahiko azkarra izan zan. Lehen tantua urdina izan zan arren, dimoztarrak eta nafarrak aurrea hartu eben laster (6-2). Amaia Aldaik erraztasun handiz jokatu eban, aurkariak ondo mobiduz eta bikain errematauz eta Nora Mendizabalek ezkerreagaz izan ebazan arazoei etekina atera eutseen gorriek. Partiduari bikain eutsi eutsan Andrea Capellanek be, eta finalean izango da Aldai-Capellan bikotea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!