Amaia Aldaik Errioxako San Mateo-Laboral Kutxa Txapelketea jokatuko dau

Ane Etxebarria Bernaola 2021ko ira. 10a, 10:45

Urri lehenengoaren 12an hasiko da txapelketea eta hilaren 25ean jokatuko da finala. Amaia Aldai, Dimako pelotaria, Andrea Capellan bikotekideagaz, txapela Arratiara ekarten saiatuko da.

Lehiaketeak maila bi daukaz, bata pelota goxoko promesena, eta bestea, eliteko pelotarientzako pelota mistoana. Bigarren honetan jokatuko dabe Aldai eta Capellanek. Finalerdi zuzenakaz hasiko da lehiaketea. Aldai eta Capellan, Miren Larrarte eta Nora Mendizabalegaz neurtuko dira Baños de Rio Tobiako finalerdian.

Finala, urri lehenengoaren 25ean jokatuko da Logroñoko Adarraga pelotalekuan. Ikusi nahi izan ezkero, ETB1en zuzenean eta Errioxako Telebistan diferiduan botako dabe partidua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!