Xabier Rekaldek bihar jokatuko dau VI. Master Kaiolako finalaurrekoa Zornotzan

Ane Etxebarria Bernaola 2021ko ira. 10a, 10:28

Astegoien honetan ospatuko dira Lagun Onak Pelota Elkarteak antolatutako Zornotzako VI. Master Kaiolako finalaurreak.

Goi mailako pelota afizionauan Xabier Rekalde dimoztarra ikusteko aukerea izango da. Rekalde da txapelketan gelditzen dan arratiar bakarra, finalaurrekoetan jokatuko dau hilaren 11n, arrastiko 16:30etik aurrera.

Igotz Bilbaoren kontra jokatuko dau finalerako sarrera.Txapelketea azken txanpan sartuta ikuskizunik ez da faltauko. Finalak hilaren 18an izango dira, honeek be arrastiko 16:30etik aurrera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!