Aldaik galdu baina Rekaldek irabazi dau Zornotzako VI. Master Kaiolako hamargarren jardunaldian

Asier Abrisketa 2021ko ira. 2a, 11:45

El Antiguoko torneoan be bata bestearen aurka jokatu eta barriro ikusi ziran frontoian Laia Salsamendi eta Amaia Aldai. Partidu biak ondorio bardina euki eben gainera, oingoan be Aldaik ez eban lortu garaipenik, 15-22 amaitu zan aurrez aurrekoa. Xabier Rekalde dimoztarrak barriz, faboritoetako bat bota eban Master Kaiola txapelketatik, 22-20 irabazi eban Iker Egigurenen aurka.

Bardinduta hasi zan arrastiko bigarren aurrez aurrekoa, Salsamendi eta Aldairen artekoa. Tantuak banan-banan lortu ebezan biak, tensino handia sortuta. Halanda be, 12-13 joanda Aldaik sake falta bat egin eta Salsamendik ondo aprobetxau eban aukerea. Nafarrak agindu eban hortik aurrera, 15-22 irabazita.

Hurrengoak izan ziran Rekalde eta Egiguren, honeek be hasi ziran bardinduta. Baina Rekaldek aurrea hartu eta aurrez aurrekoa arin amaitu zala pentsau eben ikusleak, ez zan holangorik gertatu. 20-13 ipini zan markagailua Rekalderen alde, baina Egiguren ez zan egon erraztasunik emoteko prest. Luze burrukatu eban, partidua 22-20 amaitu zan azkenean.

Rekalde finalaurrekoetan egongo da beraz hilaren 11n, Bilbaoren kontra, finalerako sarrerak jokoan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!