Ruiz de Infantek irabazi eban Bergararen aurkako partiduan

Asier Abrisketa 2021ko abu. 30a, 11:45

Aurrera doa Txumuluxuetakoa Zornotzako VI. Master Kaiolako lehiaketako sailkapenean. 22-15 irabaztea lortu eban Ainhoa Ruiz de Infantek final-zortzirenetako jardunaldian. 

Hasikeratik ibili zan Ruiz de Infante markagailuan aurretik, izan be, atzelaria da Bergara eta ez zan eroso ibili lau eta erdian. 12-3ko aldea atara eban Otxandioko pelotariak eta orduan hasi zan Bergara jokoan sartzean. 16-15era be hurbildu jakon baina Ruiz de Infantek erritmoa igon eta ez eutson aukera gehiagorik emon Bergarakoari. Sei tantu egin ebazan bata bestearen ostetik eta 22-15 amaitu zan aurrez aurrekoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!