Deabru Beltzaken ikuskizuna egongo da abuztuaren 23an Diman

Asier Abrisketa 2021ko abu. 20a, 16:33

25 urte bete dauz Deabru Beltzak-ek aurten, ospakizunagaz lotuta hainbat ekitaldi egingo, eta egin, dabez Bizkaian. Astelehenean egongo dira Diman, 21:30ean herriko plazan. Perkusinoa, piroteknia eta efektu bereziak, koreografiak eta antzezpena eskainiko ditu ibilbide luzeko konpainiak.

Nazinoartean ibilbiderik luzeena daukan kale antzerkiko Euskal Herriko konpainia da Deabru Beltzak. 1996. urtean sortu zan eta 25 urte daroaz kaleko arte eszenikoen ikuskizunen ekoizpenean. Finalista aukeratu barri dabe Arte Eszenikoen XXIV. Max Sarietan, Symfeuny lanagaitik, kale-ikuskizun onenaren kategorian.

Ume eta helduentzat sortutako dozenaka kale antzerki proiektu egin dauz konpainiak, ikuskizun ibiltarien diseinuan da berezia, gainera arrakasta handia jaso izan dau nazinoartean perkusino ikuskizunakaz.

Euskal Herriko hainbat antzerki taldetatik etorritako aktoreek sortu eben 1996an Deabru Beltzak kale antzerkia. Ordurik hona 10 antzezlan aurkeztu ditue, horreekaz 3.000 ekitaldi eginaz, 80 aldiz enkargau deutsie ekimen berezien antolakuntzea, 50 uritako jaien zuzendaritza artistikoa egin dabe, munduko 35 taldegaz egon dira alkarlanean. Bost kontinente eta 35 herrialde baino gehiagotan egin dabe lan, Euskal Herriko talderik nazinoartekoena bilakatuta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!