Aizkolarien Urrezko Kopako finalean lehiatuko da Aitzol Atutxa

Asier Abrisketa 2021ko abu. 11a, 11:31
2018ko Urrezko Kopa/Luis M. Unciti

Donostiako Trinitate Plazan izango da aizkolari txapelketea, hilaren 15ean 19:00etatik aurrera. 54 hazbeteko 14 enbor zatitu beharko dabez Iker Vicente, Mikel Larrañaga, Eneko Otaño, Aitzol Atutxa eta Jon Rekondok.

Aizkolaritzearen txapelketa klasikoa da Urrezko Kopa, oin dala 36 urte hasi zanetik. Aitzol Atutxak lau urtetan irabazi dau txapelketea (2015, 2016, 2017, 2018) baina azken bietan Iker Vicente izan da irabazle. Donato Larretxeak dauka oindino denpora markarik onena, 1995 urtean 27 minutu 17 segundo behar izan zituan 14 enborrak zatitzeko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!