Kanboko Trinkete Torneoa irabazi dau Ekhi Ziarrustak

Asier Abrisketa 2021eko abuztuaren 10a

40-27 irabazi eben atzo Ducassou eta Ziarrustak, Ospital eta Lamberten aurka. Dimoztarrak txapela ekartea lortu dau, emaitzak holan erakusten ez badau be, partidu luze eta gogorraren ostean.

Pozik agertu da Ekhi Ziarrusta atzo Kanboko trinketean irabazi ostean. BEGITUgaz egon da eta azaldu dauanez, emaitzan alde handia ikusten bada be "atzetik hasita" lortu eben garaipena. Aurrez aurrekoaren hasikeran tantuak banan-banan lortzean ibili ziran bikote biak. Partiduaren erdira helduta Ducassou-Ziarrusta atzetik ibili ziran, 21-25.

Momentu horretatik aurrera Ziarrustak dino Ducassouk erritmoa handitu ebala. Egoereari bueltea emotea lortuta, tantuak bata bestearen atzetik heldu ziran 40-27ra heldu arte. Txapela ipinita urten zan Ziarrusta Kanbotik, aste batzuk denkantsetako gogoagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!