Masters CaixaBank eskupelota txapelketearen laugarren jardunaldiko partidua jokatuko da Diman

Asier Abrisketa 2021eko abuztuaren 6a

Sailkapen ligako laugarren jardunaldia jokatuko da astegoienean Plentzia, Gasteiz eta Zarautzen. Diman astelehenean izango da partidua 22:00etatik aurrera, Elezkano II eta Mariezkurrena II lehiatuko dira Peña II eta Rezustaren aurka.

Aurrera doa CaixaBank Masters Txapelketearen klasifikazino liga. Lau jardunaldiren faltan oindino ez dago argi ze bikote sailkatuko diran playoffa jokatzeko. Halanda be, ligearen ekuadorrera helduko dira pelotariak astegoien honetan eta hurrengo partiduak izango dira garrantzitsuenak.

Elezkano II-Mariezkurrena II bikoteak azken partidua irabazi eban Etxarri-Aranatzen baina aurreko biak galdu dauz. Bide hobea egin dau oin arte Peña II-Rezusta bikoteak, hiru jardunaldietan irabazita datoz eta. Ligan antzeko bide onean doaz Altuna III-Aranguren eta Urrutikoetxea-Martija, daborduko jokatu diran partidu guztiak irabazita.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!