Aitzol Atutxa eta Txikia IV. izan ziran txapeldun Binakako Aizkolari Txapelketan

Erredakzinoa 2021ko uzt. 17a, 11:43

Aitzol Atutxa dimoztarra Txikia IV.agaz batera izan zan garaile atzo, garagarrilak 16, Azpeitiko Izarraitz pelotalekuan gauez jokatutako Binakako Aizkolari Txapelketan.

Hamabi bikote neurtu ziran, bost gizonezkoen Maila Nagusian, eta andrazkoenean hiru. Gainontzeko laurak gizonezkoen Promozino Mailakoak izan ziran. Andrazkoen lehen aldia zan txapelketa honetan eta bide barri bat zabldu dabe. Andrazkoetan Karmele Gisasola Zelai III. eta Uxue Ansorregi izan ziran txapeldun eta Promozino Mailan, Julen Kañamares eta Pellejero.

Hamazortzi enbor ebagi ebezan: zortzi kanaerdiko, 60 hazbeteko sei eta oinbiko lau.

Lehen mailako sailkapena:

  • Txikia IV. / Atutxa II.              39’ 49”
  • Iker Vicente / Azurmendi     40’ 44”
  • Otaño / Ugaitz Mugerza      43’ 44”
  • Larrañaga / Mujika               45’ 09”
  • Irazu / Rekondo                    47’ 09”

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!