Ekhi Ziarrustak ezin izan dau Arrangoitzeko Hoberenak Txapelketako finala irabazi

Asier Abrisketa 2021eko uztailaren 15a

Ducassougaz batera ibili da trinketean Ziarrusta, Larralde eta St. Paul bikotearen aurka. Partidua 40-32 tantugaz amaitu zan burrukaldi luze baten ostean. Izan be, bikoteak 31 aldiz bardindu eben partiduan zehar. Ziarrusta eta Ducassouk Larralde saihesteko estrategia hartu eben baina St. Paulek hau aprobetxau eta erantzuten be jakin eban, finala bere aldera eroatea lortuta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!